🟠 🟡 #AlertaLaranja #AbisuHoria #haizea #olatua
— Euskalmet (@Euskalmet) January 24, 2025
📆 Urtarrilak 24
🟡 🏴 18-24 h Bizkaiko haizeguneetan.
🟡 🏴 18-24 h Bizkaian, haizeguneak ez diren lekuetan.
📆 Urtarrilak 25
🟡 🏴 00-06 h Bizkaiko haizeguneetan.
🟡 🌊 03-15 h nabigaziorako lehen 2 milietan. pic.twitter.com/0hs9KJY0kk
Gomendioak haize handirako
- Ateak, leihoak eta toldoak ondo itxi eta segurtatu.
- Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili lanak egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsasotik gertu bazabiltza:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.