Nabigaziorako alerta laranja egun osoan zehar egongo da aktibatuta eta goizaldea kostaldeko inpaktuagatik. Aldiz, haizeagatik abisu horia eguneko lehen partean egongo da indarrean, eta, arratsaldean, kostaldean olatuen inpaktuagatik.
🟠🟡 #AlertaLaranja #AbisuHoria #olatua #ItsasUholdea #OlatuZaparra #haizea
— Euskalmet (@Euskalmet) January 27, 2025
📆 Bihar, hilak 28
🟠 🌊 00-24 h nabigaziorako
🟡 🏴 00-12h haizeguneetan
🟡 🏴 12-18 haizeguneetan Bizkaian eta Gipuzkoa
🟠💦02-06 h kostaldean inpaktua
🟡 💦15-17 h kostaldean inpaktua pic.twitter.com/0Dvi7Mo5Wq
Gomendioak
- Ez bainatu itsasoan.
- Errespetatu arriskutsuak izan daitezkeen eremuetara sartzea debekatzen duten seinaleak, eta ez sartu horietara.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
- Gogoratu zure bizitza bideo edo argazki bat baino garrantzitsuagoa dela.
- Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
- Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
- Ez egin uretako kirolik.
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.