Alerta laranja ezarri dute gaurko 6 metrorainoko olatuengatik

Iker Rincon Moreno 2025ko urt. 30a, 08:16

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko, eguenerako, kostaldeko arriskuagatik, 06:00-15:00 bitartean. Eguraldi iragarpenak iragarri du 5-6 metroko olatuak izan daitezkeela. 15:00etatik aurrera, alerta laranja abisu horia izatera igaroko da.

Gainera, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia indarrean egongo da, 04:00etatik 06:00etara eta 17:00etatik 18:00etara, itsasgoragaz bat eginez. Eguneko lehen itsasgora 05:05ean izan da, eta, bigarrena, 17:29an izango da.

Era berean, abisu horia egongo da indarrean 15:00ak arte Bizkaiko toki haizetsuetan, 100 km/h-tik gorako haize-boladak izan daitezkeelako. Horrez gain, euriagatiko abisu horia ere ezarri dute egun osorako, metro koadroko 60 litro pilatu daitezkeelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun