Alokairuak mugatzea eta etxebizitza sozialak saldu ordez, errentan jartzea dira aurreikusitako neurri batzuk. Ados. Baina aldi berean, mainstream komunikabideetatik, publizitatetik (bereziki aseguru eta segurtasun enpresak) eta eskuineko zenbait bozeramaileren ahotsetan beldurraren diskurtsoa hedatzen ari da, balizko okupazioaren arazoa lehenen lerroan jarriz.
Berriz ere segurtasuna eta beldurra, batzuen interes espekulatiboen alde —ez hainbeste etxejabe "txikien" mesedetan—. Koktel horri arrazismoa gehitzen badiogu, ekaitz perfektua dugu. Bertakoentzat, bereziki gaztetxoentzat, jaio eta bizi diren herrian edo eskualdean geratzea ia ezinezkoa bazaie, imajina dezagun migratzaileen egoera. Tamalez, bizilekurik gabe ezin dira gainerako eskubideak garatu, ezta bizitza duina eraiki ere. Horregatik, OEEtik pentsatu dugu pertsona guztion etxebizitza-eskubidearen aldarrikapenean beste ekintzaileekin batera indarrak metatzea.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.