Kandelaria Kultur Elkarteak salatu duenez, 1975etik Plentzia, Gorliz eta Lemoizko 35 bizilagun torturatu dituzte Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak. Biktima horiei hitza eman eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute hilaren 13an, 19:00etan, Plentziako portuan, Guardia Zibilak torturapean hil zuen Jose Arregiren hilketaren 44. urteurrenean eta Torturaren Aurkako Egunean.
Ekitaldia "Egia, aitortza eta erreparazioa" lelopean egingo dute, jasandako indarkeria ikusarazteko eta tratu txarrak eta torturak jasan dituztenei justizia eskatzeko.