Otsailaren 12an, Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak lan-jardunaldia izan zuen Udalerri Jasangarrien Euskal Sareagaz, Udalsarea 2030egaz, elkarlana sendotzeko eta tokiko erakundeei laguntzeko jasangarritasuna sustatzeko xedeagaz.
Sopelan dagoen Mankomunitatearen egoitzan egindako bileran, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko ordezkariak izan ziren. Horretan, Mankomunitatearen testuingurua eta zerbitzuak aurkeztu zituzten, eta Udalsareako idazkaritza teknikoaren eta eskualdeko udalerrien arteko elkarrizketa-gunea sortu zuten.
Topaketa honetan garapen jasangarriarekiko konpromiso partekatua indartu zuten, eta Uribe Kosta eskualdeko etorkizuneko ekimenei buruzko hausnarketa bateratua egin zuten, norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko.