Algortan egindako ekimena Sortuk antolatu zuten; Plentziakoa, aldiz, Kandelaria Kultur Elkarteak. Azken horrek salatu duenez, 1975etik Plentzia, Gorliz eta Lemoizko 38 bizilagun torturatu dituzte Espainiako Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak. Hala, biktima horiei hitza eman eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin zuten hilaren 13an, Plentziako portuan, Guardia Zibilak torturapean hil zuen Jose Arregiren hilketaren 44. urteurrenean eta Torturaren Aurkako Egunean.