Plentziako Itsas Estazioko zuzendaritza-taldea berritu dute

Ander Zarraga 2025ko mar. 4a, 12:48

Manu Sotok eta Nestor Etxebarriak estazioko zuzendaritza-taldearen gidaritza hartuko dute hemendik aurrera. © EHU

Manu Sotok hartu du zuzendaritza eta Nestor Etxebarriak hurrengo sei urteetarako zuzendariordetza. Hala erabaki zuten urtarrilean zuzendaritza-taldea berritzeko egin zituzten hauteskundeetan

Manu Sotok, Biologia Zelularreko katedradunak, zuzendariordetza utzi du zentroaren buru izateko, eta Etxebarria Kimika Analitikoko katedradunak, berriz, bere kargu berria hartu du, zentroaren ikerketa eta proiekzioa indartzeko helburuagaz. Era berean, Ionan Marigomez 2012an UPV/EHU inauguratu zenetik zuzendari izan denak Zuzendaritza Batzordean jarraituko duela ere iragarri du.

Talde berriak abian dauden proiektu estrategikoak sendotzeko, lankidetza zientifikoa sustatzeko eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko konpromisoa hartu duela ere azaldu dute. "Ildo beretik jarraitu nahi da, martxan dauden proiektu estrategikoak sendotuz, gure unibertsitatean eta gure gizartean gero eta presentzia nabarmenagoa izanik, ikertzaileen arteko elkarlana bultzatuz eta belaunaldi aldaketa bermatuz", azaldu du zuzendari berriak.

Plentziako Itsas Estazioa erreferente bat da itsas biologiako eta bioteknologiako ikerketan eta prestakuntzan; 300 argitalpen zientifiko baino gehiago egin dira bertan 2020 eta 2024 artean, eta 3 milioi euroko finantzaketa dauka urtean. Halaber, graduondoko nazioarteko programen eta funtsezko proiektuen buru da, hala nola Euskadiko lehorreratze-sarearen buru.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun