Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) ordutegi bateratua izango du udalerri guztietarako hemendik aurrera. Hurrengoa da ordutegia: astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara, Gatzarriñe Kalea, 2 Sopelan. Arreta emateko telefonoa: 946 762 674. Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!