2025/03/21 19:00

Sukaldaritza tailerra: Tucuman (Argentina)

Sukaldaritza tailerra: Tucuman (Argentina)
Abian kultur elkartea, Getxo

Gastronomia, kulturartekotasuna, euskara eta sen komunitarioa sustatzeko asmoz, sukaldaritza tailerrak jarri dituzte martxan Abian Kultur Elkarteak eta Egizuk, elkarlanean.

Hirugarren saio honetan, Argentinako Tucuman eskualdeko lagunek bertan ohikoak diren enpanadak sukaldatzen irakatsiko digute. Saioaren egokitasuna bermatzeko, plazak mugatuak dira. Izena eman nahi duenak telefonoz (653 71 73 84) edo instagram bidez (@abiankulturelkartea) egin dezake. Saioak 10 eurotako kostua izango du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun