Galdera, orduan eta orain, berbera da: egunean 8 ordu lan egiten badugu, aisialdiari beste 8 badagozkio eta gainontzekoak lotarako badira… Nork, noiz eta nola garbitzen du etxea, zaintzen ditu umeak, kozinatzen du eta laguntzen ditu nagusiak osasun zentrora?
Erantzuna, lehen eta orain, bada emakumeek (nork), bere aisialdi eta loaldian (noiz), ahalegin handiz eta bere osasunaren kostuz (nola). 8-8-8 araua gizonentzat dago erreserbaturik, ezinbestekoa izanik emakumeak lanaldi bikoitza mantentzea horretarako. Matematikek ez dute iruzur egiten.
Emakumeak etxeko neskametzatik askatzea feminismoaren funtsezko aldarrikapena da. Baina emakumeak etxeetatik ateratzeko, lanaldi murrizketa ez da nahikoa, beharrezkoa dugu ere gizonak horietan sartzea. Ezinbestekoa da etxetik kanpoko lanorduak murriztea, noski baietz, baina etxeko lana banatzea ere.
Flora Tristanek zioen moduan, bada gizon langilea baino zapalduagorik: horren emaztea.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.