Batak bestea popatik hartzera bidaltzea omen da ideia orokorra, edo hala dirudi. Bata bestearen gainean egon edo sentitu nahian edo. Nahiz eta historian argi ikus dezakegun zelan amaituko den hau dena.
Seguimos con: "A ver quién la tiene más grande".
Atzeraka goaz. Gure etorkizuna irudikatuko duten gure txiki eta ertainei bide ezegokia erakusten. Aukera okerrak irakasten. Eta gure nagusiei beldurra eragitea ere gustuko dugula badirudi… (Eta ez dute ez batzuek ez besteek merezi). Pandemia garaian ez omen genuen elkar errespetatzeaz ezer ikasi. Txalo egiten, akaso.
Ea ez dugun negar malko gehiago erortzen ikusten. Ea ez dugun hainbeste beldur igartzen jarraitzen.
Ez dezagun utzi azken landa lehor honen azken lore bakarti horren azken petaloa hiltzen. Ireki ditzagun hegoak eta bota diezaiegun puzker potolo eta nazkagarri bat min egin nahi diguten horiei guztiei, ea behingoz gure aldetik urrun doazen.
Egun ederra izan dezazuela. 😊🙃
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.