Apirilaren 12an Uribe Kostako sexu-genero disidenteen asanbladaren VI. urteurrena ospatuko dute

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 14a, 11:16

UKTU taldearen manifestazioa.

Apirilaren 12an, zapatuan, sexu-genero disidenteen asanbladaren VI. urteurrena ospatuko du UKTUk Plentzia/Gorlizko Danontzako gaztetxean. Hala, 24 orduko egitarau oparoa osatu dute: mahai-inguruak, bazkaria, tailerrak, kontzertuak... Bazkarirako izen-ematea hemen egin daiteke.

Egitaraua:
  • 12:00 Mahai-ingurua: Aliantza kuir eta lodiak Mijo Lizarzaburu eta Magda Piñeyrogaz.
  • 13:30 Marianitada.
  • 15:00 Bazkaria (aukera beganoa egongo da).
  • 16:30 Pomada banda.
  • 17:30 Vogue tailerra.
  • 19:00 Bafle poteo kuirra.
  • 21:00 Ay Dragmela.
  • 22:00 Ekitaldia.
  • 22:30 Mikosis.
  • 00:00 DJa: Plazaratu kolektiboa.

Bazkaria: 10 euro.

Kontzertuak: 5 euro.

Guztia: 13 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun