Jardunaldiotan 28 hitzaldi eskainiko dituzte, horien artean Euzko Gudarosteko botikariak: Gerra Zibila eta errepresio frankista, Aritz Ipiña eta Jose Ramon Gurpegui Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek emana. Horrez gain, Hiru gizon Bizkaiko industria farmazeutikoaren hiru etapatarako: Orive, Aristegui eta Serra hitzaldia ere emango du Juan Gondra Rezolak, Euskal Herriko medikuntzaren historiaren erakusleak.
Jardunaldiak EHUren, Medikuntzaren eta Zientzien Historiaren Euskal Museoaren, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiaren (ACMB), Plentziako Udalaren, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren eta Bilboko Medikuntzako Gazetaren laguntzargaz sustatuko dituzte.