Sara Ibañezek hitzaldia eskainiko du itsasadarraren azpiko tunelak osasunean izan ditzakeen eraginen inguruan

Ander Zarraga 2025ko mar. 19a, 14:51

Martxoaren 20an, eguenean, Artaza-Romo BHI institutuan Aldundiaren itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuak osasunean izan ditzaketen kalteak aztertuko dituzte. Horretarako, Sara Ibañez mediku ohia gonbidatu dute, airearen kutsaduraren ondorioei buruzko ikerketa-lan zabala egina duen aditua.

Artaza-Romo BHI institutuko ikasleen guraso elkarteak eta Subflubiala EZ! plataformak hitzaldia antolatu dute aire-kutsadurak osasunean izan ditzakeen eraginen inguruan ohartarazteko; horretarako, Muskizko Petronor findegiaren inguruan egindako azterketa aritu zen Sara Ibañez medikuren parte-hartzea izango dute, urteetako esperientzia baitu arlo horretan. Hitzaldia 18:00etan hasiko dute, eta herritar guztiei irekia egongo da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Subflubiala Ez (@subflubialaez)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun