Doako argazkilaritza-tailerrak antolatu ditu HIRUKAk, animatu eta eman izena!

Erredakzioa 2025ko mar. 21a, 10:51

Eskualdeko argazkilaritza zaleek aukera paregabea izango dute apirilean zehar hainbat herritan egingo ditugun doako argazkilaritza-tailerretan parte hartzeko. Bere 10. urteurrena ospatzeko ekintzen artean HIRUKAk antolatutako ekimen honek, parte-hartzaileei argazkilaritzaren oinarrizko teknikak ikasteko eta praktikan jartzeko aukera eskainiko die.

Tailerrak honako herrietan eta egunetan egingo dira:

  • Plentzia: Goñi Portalean – Apirilak 3, 17:00-20:00
  • Getxo: Romo Kultur Etxean – Apirilak 4, 17:00-20:00
  • Erandio: Gaztetxokoan – Apirilak 11, 17:00-20:00
  • Sopela: Kurtzio Kultur Etxean – Apirilak 10, 17:00-20:00

Tailerretan aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, foto@hiruka.eus helbidera idatzita edo 688 812 368 telefono zenbakira mezu bat bidalita. Sopelako tailerraren kasuan, bisitatu sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/ edo jo Kurtzio Kultur Etxera.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da kamera bat ekartzea, parte-hartzaileek zuzenean ikasi eta esperimentatu ahal izan dezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun