Zer egin amorruarekin?

Leire Zorraquin 2025ko mar. 21a, 11:36

Sare sozialak ez dira beharrezkoak bakoitzaren diskurtsoa berrelikatzeko; autokritika bestea gorroto hitz handiekin gutxiestea baino askoz ere zailagoa da. Feminismoak eszenario honetan zer nolako papera izango ote duen galdetzen diot neure buruari: ibaia zabaldu ala zubia eraikitzeko harriak bildu.

Azkenaldian, sumatu dut haserretzeko aldarrikapenak beste balore batzuk alde batera uztea eragin duela. Emakumeok sumindu behar gara daukagunaren aurrean, batez ere, duela gutxi arte ezin izan dugulako egin. Baina zer egin beharko genuke gero hainbeste amorrurekin? Mugimendu sozialen pedagogia faltak larritzen nau, zenbait sentimendu eta pertsona kanpoan uzteak. Feminismoarekiko arbuiaren zergatia aztertzerakoan datu anitz sartzen dira ekuazioan, baina gure aldetik borrokak zenbait sektore ez barneratzeko joerari buruz hausnartu beharko genukeela uste dut.

Noski, bada emakumeon borroka, eta gure protagonismoa itxuragabetu gabe, beharbada haserreak eskua eman beharko lioke samurtasunari, emozio anitzek izan dezaten lekua. Beharbada gizonek haien lekua topatu beharko lukete ez «aliatu» soil gisa, baizik eta mugimenduaren parte diren pieza bezala. Hau nola egin mendeko eztabaida izan liteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun