Uberreko langileek 4 hilabete beteko dituzte greban

Nahia Martinez Gondra 2025ko api. 4a, 13:24

Uber enpresako gidariak protesta egiten 2024ko abenduan. © ELA

Bizkaiko Uberreko gidariak greban daude, abenduaren 11tik apirilaren 30era arte luzatuko den hitzarmen propio bat dela eta. ELA sindikatuak salatu duenez, hitzarmena 2023ko abenduaren 31n iraungi zen, eta egungo baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baterako negoziazioa blokeatuta dago. Apirilaren 11n, grebak 4 hilabete betetzen dituenean, langileek manifestazioa egingo dute Bilbon, euren aldarrikapenak agerian uzten jarraitzeko.

Bizkaian, Uber markaren pean, Ares Capital enpresa kudeatzaileak jarduten du, eta, aldi berean, Moove Carsen parte da, eta 220 pertsona inguruk lan egiten dute probintzian. Plantillen errebindikazio nagusiak honako hauek dira: soldata igotzea, lanordu errealak lanaldi gisa zenbatzea, oporrak behar dutenaren arabera eskatu ahal izatea, nominak aldatzea "ulergarriagoak" izan daitezen, ibilgailuetan segurtasun handiagoa izatea, bai langileentzat, bai erabiltzaileentzat, eta gaueko eta jaiegunetako plusak finkatzea.

ELAk salatu du Uber gidarien lanaurteko 365 egunetan egiten dela: "Egunean 24 orduz, astelehenetik domekara, jaiegunetan, egunez eta gauez, eta ez dela baldintza horietako bat ere onartzen. Gainera, soldata lanbide arteko gutxieneko soldata da". Horregatik, Uber kudeatzen duten enpresei "benetako negoziazioa" eskatzen die gatazka konpontzeko.

ELAk gogorarazi du Uberrek azken urteetan milioi askoko irabaziak izan dituela eta etorkizunean hazten jarraitzeko asmoa duela. Gaur egun, enpresak LGStik beherako proposamenak egiten jarraitzen du, bai eta plantillak onartu ezin duen lanaldia zenbatzeko sistema bat ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun