Iturriek azaldu dutenaren arabera, zerbitzuaren kalitateari eutsi gura diote eta, aldi berean, minimizatu datozen hilabeteetan obretako zatian sortuko liratekeen 90 segundoko atzerapenak.
Zehazki, egokitzapen egingo ditu Metro Bilbaok. Alde batetik, neguko lanegunetan (apirilaren 28tik ekainaren 30era eta irailaren 1etik urriaren 30era) puntako orduetan (07:35etik 10:16ra), Ibarbengoara doazen trenek Bidezabalen amaituko dute zerbitzua. Modu horretan, trenek buelta emateko geltokia aurreratuta, berreskuratu egingo dute obren zatian martxaren abiadura murriztu izanagatik galdutako denbora. Beste aldetik, gaueko zerbitzuetan (bariku eta zapatu gauetan) aldaketa txiki batzuk egingo dituzte: zehazki, Etxebarritik eta Kabiezesetik 3 minutu lehenago irtengo dira trenak, eta Basauritik, berriz, minutu bi geroago.