Sorginen Alabakeko kideek nabarmendu dute eurek euren lana egin dutela: "Emakumeok saretuta gaude, protokoloak egin ditugu erasoei aurre egin ahal izateko eta behin eta berriro jartzen ditugu zalantzan gure jokabide eta pentsaerak". Hala, gizonezkoek ere lan hori egiteko garaia dela deitoratu dute. "Mugitu eta irauli zuen maskulinitatea, seinalatu zuen kuadrillakoa babosoa denean, moztu komentario matxistak, izan zaurgarria... Erantsi gizontasuna!".
Era berean, Plentzia-Gorlizko mugimendu feministetako, Danontzat gaztetxeko eta Itsas Martxako kideek babes osoa eskaini gura diote erasotuari. "Berrosatze prozesuan, hala nahi badu, hemen gaudela jakinarazi nahi diogu".
View this post on Instagram