Gernika-Palestina ekimenak mobilizazio orokorra deitu du gaurko, apirilaren 8rako, Euskal Herri osoan, Palestinaren alde eta genozidioaren aurka. Protestak arrastiko 19:00etan izango dira, tokian tokiko udaletxeen aurrean, "Lurra. Justizia. Bakea" lelopean. Gurean, deialdiak egin dituzte udalerri guztietan, Barrikan izan ezik; baina, Leioan, Sakonetan izango da protesta; Algortan, Telletxen; Itzubaltzeta/Romon, Xake plazan; eta Berangon, frontoiaren aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!