Gernika-Palestina taldeak Palestinako herriaren eskubide legitimoagaz bat egiten du eta nabarmendu du Palestinaren aldeko borroka, justizia unibertsalaren aldeko borroka dela: "Genozidio ororen aurkako borroka da, giza eskubideen eta herrien eskubideen aldeko borroka da".
Uribe Kosta osoan ehunaka herritar batu zen herriz herri egindako mobilizazioetan: Berangon, 20 lagun; Erandion, 95; Algortan, 160-190; Itzubaltzeta/Romon, 68; Gorlizen, 25; Leioan, 80; Lemoizen, 16; Plentzian, 70; Sopelan, 50; eta Urdulizen, 38.
Argazkiak: Gernika-Palestina