Ariasek brontzezko domina lortu arteko ibilbidea azaldu du: "Multzoan Kataluniaren kontra 15-6 galdu genuen nahiz eta partida ona jokatu eta txapeldunei aurre egin. Balear Uharteen kontra 10-2 irabazi genuen, printzipioz espero genuena. Final-laurdenetan Nafarroa izan genuen aurrean eta aise irabazi genuen (10-0). Finalerdietan Madrilen kontrako partida zaila izan zen. Azkenean penaltietan galdu genuen eta neskentzako kolpe handia izan zen".
Hala ere, Madrilen kontrako porrotaren ostean brontzea hurrengo egunean eskura zuten Balear Uharteen kontra. "Oso partida serioa jokatu genuen hirugarren postua erdiesteko. Neskek oso lehiaketa bikaina egin zuten". Saria eta gero "harro eta pozik" daudela ziurtatu du.