Telefonoa hizpide

Joxe Belmonte 2025ko mai. 5a, 10:00

Telefonoak hitz egiteko soilik balio zuen garaia urrun geratu zaigu. Gaur, abizenaz da ezagunagoa: mugikorra, hodei digitaletatik zeruraino igo gintzakeena, baina baita, neurriak ipini ezean, infernura erorarazi ere. 

Mugikorrak arrisku askoren aurrean jartzen gaitu: bideo-joko, zorizko joko, pornografia, erosketa konpultsibo, sare sozial manipulatzaile... Imajinatu pertsona helduentzat adiktiboa dena zer izan daitekeen burmuina garatu gabe duen ume-nerabearentzat. Tik-tok, tik-tok... Nerabezaroan sartu baino lehen, harrapakari digitalaren harrapakin. Kostu handiko dopamina merkea, frenoa jartzen ez dakien adingabekoarentzat. 

Menpekotasunetik mundu irrealera kondenatua: argazkia izango da inportante, ez bizi izandakoa; filtroz desitxuratutako selfiea, ez irudi naturala; porno bortitza, ez sexualitatea; influencer ukatzaile ezjakin batek dioena, ez zientzia... Gorputza gurtu, garuna lehortu.

Zelan baztertu mugikorraren alde toxiko hori, bere onurak ateratzeko? Zaila, baina ez ezinezkoa. Gizarte mailan kontzientziatzea, lehenik. Zelan jokatu jakiteko ezagutzak hartzea, bigarrenik. Familia, eskola eta gainerako agente sozialen arteko elkarlanean aldaketari ekitea, azkenik.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun