Maiatzeko, ekaineko, iraileko eta urriko barikuetan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako askotariko tailerrak egingo dituzte. Txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea da tailer horien helburua. Besteak beste, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!