Gazteak eta Euskara Topaketa izenpean, Euskaraldia aurkezteko ekitaldia egingo dute barikuan, maiatzaren 9an, Gorliz-Plentziako Danontzat gaztetxean. 19:00etan hasitan, gazteak eta euskara gaia jorratuko duen mahai-inguruagaz hasiko dute ekiemena; ostean, Mikel Martinezen Hamalau bakarrizketa eta Ziztada & Rlantz taldearen kontzertua izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!