Imanol Uria eta June Diaz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan arituko dira gaur

Ander Zarraga 2025ko mai. 8a, 12:21

Udabarria Bertsotan sailkapen-fasea maiatzaren 8tik 29ra egingo dute Bizkaiko hainbat udalerritan. © BERTSOLZALE

Udabarria Bertsotan sailkapen-fasea gaur, maiatzaren 8an, hasiko da Bakioko eta Munitibarreko kanporaketakaz. ALBEko bertsolari bik parte hartuko dute horretan: Imanol Uria Albizuri Bakioko kanporaketan arituko da eta June Diaz Francok Munitibarrekoan kantatuko du. Saio biak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

Bakioko kanporaketa Txakolingunean jokatuko dute eta Imanolegaz batera, Alexander Idoeta, Asier Alcedo, Ion Barrocal, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek kantatuko dute, ALBEko Jon Amezaga gai-jartzaileak gidatuta.

Aldiz, Munitibarreko saioa probalekuko auditorioan izango da, Leire Garatxena gai-jartzailearen gidaritzapean. Ander Elorriaga, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Illart Gumuzio eta Maite Sarasola bertsolariek Junegaz batera parte hartuko dute horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun