Uribitakora

Bizitzak sutan

Galder Bilbao Martinez "Txapi" 2025ko mai. 13a, 13:18

Hemen duzue entzungai Galder Bilbao Martinez Txapi ALBEko bertsolariak maiatzeko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Aitite Jesusi begira
 
Berdin dio eguna edo gaba
eguzkia edo euri zakarra.
Injustiziek ta eraso ezberdiñek
eragin dute sukarra.
Kale erdian protesta gisa
sortu egin da liskarra,
gizartea nazkaturik dago
ta ez da elebakarra;
Purifikatu egiten duenak
San Juan sua ez da bakarra.
 
Protesta-Iraultza ez da dohakoa
ekintzailearen kaltean;
epaiketak-zigorrak-isunak
ondorioen atalean.
Errepresio ixila non nahi
"Demokrazia" atakean,
etsipena-eskubide urraketak
ta ezin bizi pakean;
Panpin aurpegia gelditzen zaigu
kartzela den gizartean.
 
Manifestazioak kartelak
pintadetaz ari gara,
greban piketea edo eskirola
eta suzko barrikada.
Pentsionista-irakasle-gazte
denontzako dago traba,
langile ta emakume negarra
polizi-enpresari algara;
Ta zu barrikadaren ze aldetan
kokatu egiten zara?
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun