Batetik, Urdulizen, maiatzaren 15ean, itsas dibulgazioko tailer bat egingo dute Mendiondo Okupazio Zentroan, Gaude elkarteagaz lankidetzan. Gainera, maiatzaren 19an, antzeko tailerrak egingo ditutze Urdulizko Elortza eskolan eta Lemoizko eskolan, ikasleei zuzenduta eta itsas biodibertsitatea eta ozeanoen garrantzia ardatz hartuta.
Bestetik, maiatzaren 21ean, Plentziako Itsas Estazioan Itsas ikertzailea egun batez jarduera egingo dute. Helduentzako ekimen horri esker, parte-hartzaileek estazioan garatzen diren ikerketa-proiektuak ezagutu ahal izango dituzte, instalazioak bisitatu eta laborategian praktikak egin ahal izango dituzte itsas inguruneko ikertzaileeakaz batera.
Urez UR Festek ingurumen-hezkuntza eta herritarrek itsas ekosistemen kontserbazioan parte hartzea sustatzeko hartutako konpromisoaren parte dira jarduera horiek. Jaialdiak Bilboko Itsasmuseumeko argazki erakusketa bat ere barne hartzen du, maiatzaren 9tik ekainaren 2ra jendearentzat irekia, itsasoari, bere izaerari eta gogora ekartzen dituen emozioei buruzko argazkiak erakusten dituena. Horrez gain, maiatzaren 18an, domekan, Museoen Nazioarteko Egunagaz batera, Itsasmuseum Bilbao izango da jaialdiaren epizentroa, adin guztientzako jardueraz betetako publikoari irekitako egun bategaz.
Ikusi jaialdiaren programazioa osoa esteka honetako loturan.