Euskaraldia 2025

Ekuatorean sartuta, oraindino badago tartea Euskaraldian murgiltzeko

Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 09:35

Maiatzaren 15etik 25era arte da Euskaraldia.

Indarrez beteta heldu da Euskaraldia Uribe Kostara, euskaraz bizitzeko hamaika proposamenakaz. Joan den maiatzaren 15ean abiatu zen ekimena, eta domekara bitartean oraindino badago zertan aritu; ez galdu eskualdean herriz herri egingo diren ekintzak.

Egitarauak:

Barrika

  • Maiatzak 17, zapatua
    • 11:30-14:30 Euskal jaia: jolasak, puzgarriak, disko-festa... Frontoian.
  • Maiatzak 23, barikua
    • 18:30 LIP DUBaren emanaldia, udalbatza gelan.

Berango

  • Maiatzak 23, barikua
    • 17:00 Tailer bereziak, Moreagako ludotekan.
    • 18:30 Euskaraldisko disko-festa, Moreagako ludotekan.
  • Maiatzak 24, zapatua
    • 12:00 Bertsolariak, umeentzako jolasak eta talo-jana, Sabino Arana kalean.
    • 13:15 Otxandategi dantza taldea, Sabino Arana kalean.

Erandio

  • Maiatzak 20, martitzena
    • 17:30 Ihes-gela, Erandiogoikoan.
  • Maiatzak 21, eguaztena
    • 19:00 Hitzaldia: Euskara integrazio tresna ote?, Astrabuduan.
  • Maiatzak 22, eguena
    • 17:30 Ihes-gela, Erandiogoikoan.
    • 18:00 Berbodromoa, Astrabuduan.
    • 19:00 Hitzaldia: Euskara eta kirola, Altzagan.
  • Maiatzak 23, barikua
    • 18:00 Kick Boxing, kale-animazioa eta driskofesta, Erandiogoikoan.
  • Maiatzak 24, zapatua
    • 11:00 Basamortu jaia, Altzagan.
    • 17:30 zapatutan, Astrabuduan.
  • Maiatzak 25, domeka
    • 11:00 Auzoetatik kalejira: Altzagan, Lutxanan, Enekurin, Faoetan, Asuan, Goierrin, Erandiogoikoan, Arriagan eta Astrabuduan.

Getxo

  • Maiatzak 20, martitzena
    • 19:00 Urtzi Urkizuren Txoria hodei artean liburua, Villamonten, Algorta.
  • Maiatzak 22, eguena
    • 9:00-11:00 Berbodromoa, San Nikolas plazan, Algorta.
    • 18:00 Berbodromoa, Santa Eugenia plazan, Romo.
    • 19:00 Liburu-aurkezpena: Liluraren kontra, Abian elkartean, Algorta.
  • Maiatzak 23, barikua
    • 18:30 Bingo musikala, Sendi, San Nikolas plazan, Algorta.
    • 19:00 Sukaldaritza tailerra, Abian elkartean, Algorta.
  • Maiatzak 24, zapatua
    • 11:00 Bilbo 2 albo bizikleta-irteera, Telletxe plazatik hasita, Algorta.
  • Maiatzak 25, domeka
    • 9:30 Junior & gazteen txirrindularitza txapelketa, Punta Galea, Justizia jauregian, Neguri.
    • 12:30 Kultura arteko dantza-plaza, Santa Eugenia plazan, Romo.

Leioa

  • Maiatzak 22, eguena
    • 19:30 Udondo Txikiteroak, Estartetxe kalean.

Lemoiz

  • Maiatzak 24, zapatua
    • 10:30 MTB Martxa Armintzako markesinan, BK kirol taldearen laguntzaz. 15 urtetik gora eta mendi bizikletan ibilitakoentzat. Aforo mugatua. Izena eman: 615 717 540.
  • Maiatzak 25, domeka
    • 10:00 Arraunlari eta kirolarien arteko jardunaldia Armintzako portuan. Portu eta hondartza garbiketa, herri kirolak eta pala frontoian, batelakaz desafioa portuan. Amaiera jaia DJagaz frontoian.

Sopela

  • Maiatzak 20, martitzena
    • 19:00 Esaera goikoaz behera irauliak liburuaren aurkezpena, Adolfo Arejita.
  • Maiatzak 22, eguena
    • 18:00 Genero ikuspegiko zinema, Erlauntza, Kurtzio kultur etxean.
  • Maiatzak 23, barikua
    • 17:00 Ghymkaraldia, Zipriñeko gurasoen euskara batzordea, Udaletxeko plazatik.
    • 17:00 Gol bat euskararen alde, Ureaga Futbol taldea, Urko futbol zelaia.
    • 20:00 Helduentzako antzerkia: Emcumeak, Kurtzio kultur etxea.
  • Maiatzak 24, zapatua
    • 12:00-15:00 Azoka: artisautza, taloak... Uk Foto, Zirrimarra eta Sopelako panderojoleek antolatuta, Urgitxieta plazan.
    • 13:00 Loratzen: Zirko eta musika ikuskizuna, Zirkun taldea. 
  • Maiatzak 25, domeka
    • 12:30 Dantza plaza, Zuzterrak taldea.

Urduliz

  • Maiatzak 24, zapatua
    • 12:00 Ipuin kontalaria, Urdulizko kultur etxean.
    • 21:00 Oinutsik Erromeria Urdulizko kultur etxe osteko parkean.
  • Maiatzak 25, domeka
    • 12:00 Kale antzerkia: Txintxeta, klipa eta zorroskiloa, Antsonekoa Plazan.
    • 13:00 Musikatzen Akademia, Antsonekoa Plazan.
    • 13:30 Euskal Dantzak: Iratxo Gorria Dantza Taldea, Antsonekoa Plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun