Pasa den zapatuan, maiatzaren 17an, Plentziako Kakarraldo Rugby S12ko gazteek Bizkaiko Kopa irabazi zuten Fadurako zelaian. Mungiaren aurkako lehia biziaz gozatu zuten, elkarren arteko errespetua eta laguntasuna erakutsiz. Hala, bi taldeek errugbiaren berezko baloreak presente izan zituzten: ahalegina eta jokoarekiko grina. Gainera, Fadurako zelaian dastatutako garaipena berezia izan zen, Getxo Rugby taldearen 50 urteak ospatu zituztelako ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!