Gozatu aste-akabuaz eskualdetik mugitu gabe!

Erredakzioa 2025ko mai. 22a, 16:35

Aste-akabuan zer egin erabaki gabe zaudela? Hemen dituzu etxetik urrun joan gabe ederto kulturaz gozatzeko hamaika aukera. Horrez gain, ez ahaztu Euskaraldia domekan, maiatzaren 25ean, bukatuko dela eta eskualdeko udalerrietan hainbat jarduera prestatu dituzte jarduerari amaiera emateko. 

Barrika

Maiatzak 23, barikua
  • 18:00 Ludoteka: Globo arraina, udal liburutegian. Izen-ematea telefonoz edo emailez: 946775163 - liburutegia@barrika.eus.
  • 18:30 Euskaraldiko Lip Dubaren emanaldia, udaletxeko bilera gelan.
Maiatzak 24, zapatua
  • 19:00 Berbaldia: "Artea XX. mendean: erronka, iruzurra, talentua… baina zer da hau?”, Ander Deuna aretoan.

Berango

Maiatzak 23, barikua
  • 17:00 Tailer bereziak, Moreagako ludotekan.
  • 18:30 Euskaraldisko disko-festa, Moreagako ludotekan.
Maiatzak 24, zapatua
  • 12:00 Bertsolariak, umeentzako jolasak eta talo-jana, Sabino Arana kalean.
  • 13:15 Otxandategi dantza taldea, Sabino Arana kalean.
  • 19:00 Antzerki Amataurren XII. Jaialdia: Este lio no es de recibo, Berango Antzokian.

Erandio

Maiatzak 23, barikua
  • 18:00 Kick Boxing, kale-animazioa eta diskofesta, Erandiogoikoan.
Maiatzak 24, zapatua
  • 11:30-19:00 Basamortu Eguna, Altzagan.
  • 17:30 Zirku eskola, Mendiguren plazan.
  • 20:00 Erandio Sound: Paipro Blues, Altzagako ostalariek antolatuta.
Maiatzak 25, domeka 
  • 11:00 Auzoetatik kalejira: Altzagan, Lutxanan, Enekurin, Faoetan, Asuan, Goierrin, Erandiogoikoan, Arriagan eta Astrabuduan.
  • 18:00 Ikus-entzunezkoen proiekzioa: Zinegoak, Gaztetxoakoan.

Getxo

Maiatzak 22, eguena
  • 19:00 Liburu aurkezpena: Liluraren kontra, Abian kultur elkartean.
  • 19:00 Zinemabarri: Hil kanpaiak, Muxikebarrin.
Maiatzak 23 barikua
  • 18:00 Musikene interpretazio eskolako ikasleak: Airearen soinuak, Andres Isasi musika eskolan.
  • 18:30 Bingo musikala, Sendi, San Nikolas plazan, Algorta.
  • 19:00 Sukaldaritza tailerra, Abian elkartean, Algorta.
Maiatzak 24, zapatua
  • 11:00 Bilbo 2 albo bizikleta-irteera, Telletxe plazatik hasita, Algorta.
  • 18:30 Getxo Eszena Kalean: Oh Pera!,  Areetako Xake plazan.
  • 19:30 MaJazz 2025: Hilario Rodeiro, Andres Isasi musika eskolan.
  • 20:00 Antzerkia: Renata, Muxikebarrin.
Maiatzak 25, domeka
  • 09:30 Junior & gazteen txirrindularitza txapelketa, Punta Galea, Justizia jauregian, Neguri.
  • 12:30 Kultura arteko dantza-plaza, Santa Eugenia plazan, Romo.

Gorliz

Maiatzak 25, domeka
  • 09:00 Ibilbide zirkularrak, Ibarreta plazan. 

Leioa

Maiatzaren 22tik 3kainaren 11ra
  • erakusketa. 2025eko Margolari gazteak... eta ez hain gazteak lehiaketako margolanak, Kultur Leioako erakusketa-gelan.

Lemoiz

Maiatzak 25, domeka
  • 10:00 Kostaldeko garbiketa, ingurumena eta arrauna. Bizkaiko Arraun Federakuntzak antolatutako kostaldeko garbiketa.

Plentzia

Maiatzak 25, domeka
  • 09:30 Plentziako iIbilgailu Klasikoen XVI. erakusketa, Ontziola plzan.
  • Bisita gidatuak: Plentziatik mundura, 11:00 etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz, Plasentia de Butron museotik abiatuta.

Sopela

Maiatzak 23, barikua
  • 09:30 Argazki erakusketa: Diversidad, Kurtzio kultur etxean.
  • 17:00 Gymkharaldia: familia arteko ginkana Sopelako komertzioetan.
Maiatzak 24, zapatua
  • 13:00 Loratzen antzerkia, musika eta zirku ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
  • 15:00 Azoka: Musika, artisautza, taloak... UK FOTO eta Zirrimarra elkarteen erakusketak, Urgitxieta plazan.
Maiatzak 25, domeka
  • 12:00 Euskaraldia: kale antzerkia Txintxeta, klipa eta txorroskilo, Antsonekoa plazan.
  • 13:00 Euskaraldia: Musikatzen, Antsonekoa plazan.
  • 13:30 Euskaraldia: Iratxo Gorria, dantza emanaldia, Antsonekoa plazan.

Urduliz

Maiatzak 23, barikua
  • 09:30 Basques in Australia erakusketa, Urdulizko kultur etxean.
Maiatzak 24, zapatua
  • 12:00 Euskaraldia: Ipuin kontalaria 'Liburuz liburu' eta oinutsik erromeria, Urdulizko kultur etxean.
Maiatzak 25, domeka
  • 12:00 Euskaraldia: kale antzerkia Txintxeta, klipa eta txorroskilo, Antsonekoa plazan.
  • 13:00 Euskaraldia: Musikatzen, Antsonekoa plazan.
  • 13:30 Euskaraldia: Iratxo Gorria, dantza emanaldia, Antsonekoa plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun