Uribe Kostako gazte feministen eguna ospatuko dute maiatzaren 31n

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 29a, 08:59

Antolatzaileen artean Sorginen Alabak, Sugarri, Haziak eta Uribe Kostako Gazte Feministak taldeak daude.

Zapatu hau, maiatzak 31, egun berezia da feministentzat: Danontzat Gaztetxean Uribe Kostako gazte feministen jardunaldia ospatuko dute! Hala, eskualdeko lagunek euren arteko harremanak sendatzeko parada izango dute, elkarregaz dibertitzeko aukera ere disfrutatzeaz gain. Jaialdi ez mistoa da eta bazkarirako izen ematea beharrezkoa da. Antolatzaileen artean Sorginen Alabak, Sugarri, Haziak eta Uribe Kostako Gazte Feministak taldeak daude.

Egitaraua
  • 13:00 Bertso poteoa, Zubi Zuritik hasita. Haira Aizpurua eta Haizea Telleria.
  • 15:00 Bazkaria. 6 euro.
  • 16:00 Bazkalostea, jolasak eta sorpresak.
  • 17:30 Asanblada, feminismoa lubaki. Uribe Kostako Gazte Feministak saretzen!
  • 19:30 Karropoteo aldarrikatzailea, herritik zehar.
  • Ostean: DJ K-lanbre eta Plater Irekiak.
 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Plentzia-Gorlizko Gaztetxea (@danontzatgaztetxea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun