Zapatu hau, maiatzak 31, egun berezia da feministentzat: Danontzat Gaztetxean Uribe Kostako gazte feministen jardunaldia ospatuko dute! Hala, eskualdeko lagunek euren arteko harremanak sendatzeko parada izango dute, elkarregaz dibertitzeko aukera ere disfrutatzeaz gain. Jaialdi ez mistoa da eta bazkarirako izen ematea beharrezkoa da. Antolatzaileen artean Sorginen Alabak, Sugarri, Haziak eta Uribe Kostako Gazte Feministak taldeak daude.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!