Metro Bilbaok gau osorako zabaldu du barikutako zerbitzua, udako ordutegia abiaraziz

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 5a, 16:11

Areetako metro-geltokia.

Metro Bilbaok, bariku honetatik, ekainaren 6tik, iraila amaitu arte, etenik gabeko zerbitzua eskainiko du bariku gauetan, zapatuetan eta jai-bezperetan, udan egin ohi duen bezala. Azaldu duenez, zerbitzua etenik gabekoa izango da barikuetan irekitzen denetik domeketan ixten den arte. 

Uztailaren 24ko eta 30eko gauetan eta abuztuaren 14an ere metroa gaua osoan zehar ibiliko da, jai-bezperetan. Gaueko zerbitzua indartzeagaz batera, Metro Bilbaoren nahia da zeharkatzen dituen udalerrietako udako jaietara hurbiltzea, eta aisialdiko joan-etorriak erraztea, horiek baitira azken urteotan gehien handitu direnak, metroa mugikortasun jasangarri eta arduratsuaren apustu segurua dela berretsiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun