Egitaraua 13:00etan hasiko da Espazio okupatua ezberdinen esperientzia izena izango duen mahai-inguru bategaz. Horretan, Aitor Garagarza Danontzat Gaztetxeko kide ohia eta Beñat Azkargorta Kabia gune okupatuko kidea izango dira hizlari nagusiak.
Bazkaria 15:00etan izango da Gorlizko frontoian; horretarako tiketak erosteko azken eguna ekainaren 12a izango da, eta bi prezio izango dituzte: prekarioa 7 eurotan eta ez-prekarioa 10 eurotan. Tiketak Gorlizko Kattalin arropa dendan eta Plentziako Gorantz tabernan erosi daitezke. Horietara joan ezin direnentzako antolatzaileakaz zuzenean harremanetan jartzeko aukera ere badago telefono hauen bitartez: 616 741 631 Irati (Plentzia) eta 644 377 141 Itziar (Gorliz).
Bazkariaren ostean, jolasak eta Sakatu elektrotxaranga izango dira arratsaldeko osagai nagusiak. Aldiz, gaueko ekintzak 21:30ean hasiko dira gaztetxean egingo duten ekitaldiagaz. Horren ostean, 23:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira: Mad Muasel, Assamer, Band Gara eta DJ Maiux arduratuko dira gaua girotzeaz.