Mankomunitateko kide udalerrietako egoera zaurgarrian dauden herritarrei bideratutako laguntza horiek etxebizitzako gastuak ordaintzeko baliatu daitezke, hala nola alokairua, elektrizitatea, ura, gasa, altzariak.... Era berean, oinarrizko beharrei aurre egiteko ere balio dute, besteak beste, janaria, arropa, hortz tratamenduak, garraioa, terapia edo eskolaz kanpoko jarduerak.
Lehen aldiz eskatzen dutenek euren udalerriko gizarte zerbitzuetara jo behar dute aurretiazko hitzordua eskatuta 946 762 674 telefonoan edo citas@uribekosta.eus postan. Aurreko urteetan laguntza jaso dutenek, berriz, eskabidea aurkeztu ahal izango dute Mankomunitateko edo Udaletxeko erregistroan, edo modu elektronikoan, www.uribekosta.eus webgunearen bidez.