EAJko politikarien eta udaltzaingoaren kontra eskualdean agertu diren pintadak salatu ditu Iñigo Ansola BBBko buruak

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 9a, 13:22

Agertutako pintadetako bat. © EAJ

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarraren buruak “onartezin” gisa definitu ditu bart goizaldean, uztailaren 8an, Leioan eta Berangon EAJko ordezkari politikoen eta udaltzaingoaren kontra agertu diren pintadak. Horren aurrean, baieztatu du ezin direla isilik geratu: "Ez da onargarria beste albo batera begira geratzea pertsonek edo taldeek herritarrak eta erakundeak iraintzen dituzten bitartean. Marra gorri bakarra da halako jokaera bakar bat salatu barik ez uztea”.

EAJren esanetan, Leioan eta Berangon egin diren pintadetan mehatxuak, irainak eta intimidaziozko mezuak daude. "Horiek ez dute lekurik lurraldeko ezein udalerritan, eta ez dute euskal hiritargoaren gehiengoa ordezkatzen. Halako erasoak, erakunde demokratikoen eta beren ordezkarien kontrako eraso zuzena izateaz gain, gizartean nagusitu beharko liratekeen elkarbizitza eta errespetua mehatxatzen dituzte", deitoratu dute.

© EAJ

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun