Azken egunetako bero metatuaren eta aste amaierara arte aurreikusitako tenperatura altuen ondorioz, Osakidetzak arreta handiagoa eskatu die herritarrei, batez ere 4 urtetik beherako umeen, adinekoen, haurdunen, gaixotasun kronikoak dituztenen eta kanpoan jarduera fisikoa egiten dutenen artean.
Atzo, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek 15 pertsona artatu zituela jakinarazi zuen beroaren ondorioz, eta 13 ospitalera edo osasun-zentroetara eraman zituzten.
Berotik babestu
- Eguerdiko orduetan eguzkia saihestu; inoiz ez jarri zuzenean eguzkitan 6 hilabetetik beherako umeak.
- Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babesa.
- Jantzi arropa arina, zabala eta transpiragarria.
- Saihestu jarduera fisiko bizia bero handiko ordutan.
- Mendi-ibilaldi edo zeharkaldietan, eguraldi-iragarpena kontsultatu eta ur nahikoa eraman.
- Beroaren sintomak, hala nola ahultasuna, zorabioak, ikusmen lausoa, zorabialdia... ordubete baino gehiago luzatzen badira, kontsultatu osasun-langileei.
- Etxean: mantendu leihoak eta pertsianak itxita bero handiko orduetan; gauez aireztatu; ez erabili beroa sortzen duten aparailuak; freskatu gorputza dutxa edo bainu freskoakaz.
Deshidratazioa saihestu
- Edan ur eta likido ugari, egarri izan arte itxaron gabe.
- Saihestu kafeina, alkohola eta azukre asko duten edariak.
- Handitu entsalada, barazki eta fruituen kontsumoa; saihestu janari koipetsu eta ugariegiak.
Pertsona zaurgarrienak zaindu
- Arreta berezia haurtxoei, haurdunei, adinekoei eta gaixo kronikoei.
- Ez utzi inoiz inor (ezta animalirik ere) itxitako ibilgailu batean.
- Bakarrik bizi diren adinekoei egunean gutxienez behin bisita egitea komeni da.
Osasun Sailak gogorarazi du sintoma larriak (konorte-galera, bero-kolpea) izanez gero berehala deitu behar dela 112 larrialdi-zerbitzura.
📆Abuztuak 12, asteartea
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) August 11, 2025
🟠 #AlertaLaranja
🌡️ Tª oso altuak Ebro ondoko eskualdean eta iragartze-zonan 13-20
🌡️ Tª altu iraunkorra kostaldean eta barnealdean 00-24
🟡 #AbisuHoria
🌡️ Tª altu iraunkorra 00-24
🌡️ Tª oso altuak 13-19
🔥 Baso-sute Araban 00-24 pic.twitter.com/rrFHbTA1GC