Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Astondon; hortik abiatuko da martxa, eta Plentzia eta Gorlizko hondartzak alderik alde zeharkatu ostean, Arkoteko arrapaletaraino joango da horiz tindatutako protesta.
Uda guztietan legez, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Marea Horia ekimenaren beste edizio bat egingo du zapatuan, abuztuaren 16an. Ekintza Gorlizko eta Plentziako hondartzetan egingo dute, “munduan zehar egiten ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa” agerian uzteko, bereziki Gazan, plataformak jakitera eman duenez.
Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Astondon; hortik abiatuko da martxa, eta Plentzia eta Gorlizko hondartzak alderik alde zeharkatu ostean, Arkoteko arrapaletaraino joango da horiz tindatutako protesta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!