hurrengo afera hauek landuko dituzte: objektuak eta altzariak zaharberritzea; tailer jasangarriak; nola egin pasta freskoa eta saltsa gehigarriak; hitzaldi-tailerrak, nekazaritzako ondarea zaintzeko sukaldaritza tradizionala; osasuntsu eta elikagarri jatea, sukaldean denbora laburra erabiliz; gozo-gozo bizi zaitez, azukrerik gabeko postreak janez; umeenentzako sukaldaritza tailerra 8-12 urte; gazteentzako sukaldaritza tailerra 13-18 urte eta Gabonetako apaingarri jasangarriak.
Eskabide kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean, zozketa bidez esleituko dira. Kanpoan geratzen diren pertsonak itxaron-zerrendan sartuko dira. Gainera, lehentasuna emango zaie beste ikasturte batean matrikulatuta ez dauden pertsonei.