RSFk hedabideei argitaratzea proposatu dien mezua hurrengoa da: "Israelgo Armadak erritmo horretan kazetariak hiltzen jarraitzen badu, laster ez da bakar bat ere geratuko Gazan zuri informazioa emateko". Hala, komunikabide bakoitzak egokien den moduan ikusaraziko dute: azaletan, bannerretan, pantaila beltzakaz telebistan eta off ahotsagaz edo metromonoagaz irratietan.
Hamar hilabetean gutxienez 250 kazetari hil ditu Israelgo armadak Gazan, historia modernoko beste edozein gerratan baino gehiago.
Ekimenagaz bat egiten duten hedeabideei sare sozialetan edukia zabaltzera animatu ditu RSFk, horretarako, #ProtectJournalistsInGaza eta #LetReportersIntoGaza hashtag-ak erabiltzea proposatuz.
HIRUKAgaz batera, RTVEk, 'El País' k (eduki editoriala), EFEk, Prensa Ibericak (eduki editoriala goiburu guztietan), La Sextak, 'ElDiario.es' -ek, 'Público' -k, EFE agentziak, 5W aldizkariak, InfoLibrek, El Saltok eta EITB-k ere bat egingo dute, beste askoren artean.
Nazioartekoen artean daude, besteak beste, Al Jazeera (Qatar); 'The Independent' (Erresuma Batua); Mediapart (Frantzia); 'Der Frietag' (Alemania); 'Le Soir' (Belgika); 'La Libre Belgique' (Belgika); New Bloom (Taiwan); Photon Media (Hong Kong); 'Media Today' (Hego Korea); 'Il Dubbio' (Italia); Agencia Pública (Brasil); 'Le Desk' (Maroko) eta 'Semanario Brecha' (Uruguai).