Irailagaz batera, bueltatu dira Uribe Kostara Inguru Minguru tailerrak

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 2a, 12:28

Inguru Minguru tailerrek naturarekiko kontzientzia sustatzen dute.

Berriro ere bueltan dira ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak Uribe Kostara. 4 urtetik aurrerako umeak apunta daitezke tailerretan, bariku guztietan 17:00etatik 19:00etara.

Hala, hurrengoak dira iraileko eta urriko tailerrak: irailak 5, Berango, Moreaga parkean, Zibak; irailak 12, Lemoiz, Armintzako portuan (euria bada, frontoian), estanpazioa; irailak 19, Urduliz, Antsonekoa plazan, igelargaz jolasean;  irailak 26, Barrika, Goierri aretoan, saskiak; urriak 3, Sopela, Jauregizar plazan, amets harrapakariak; urriak 10, Gorliz, Ibarreta plazan (euria bada, frontoian), oihalezko lehoiak; urriak 17, Urduliz, Antsonekoa plazan, haziak landatu eta urriak 24, Plentzia, Astillero plazan, jolas birziklatuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun