Palestinaren alde ikasgelak husteko deia egin du Ikamak irailaren 16rako

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 15a, 11:24

Sare sozialetan ikastetxe zein unibertsitateetan erabiltzeko "paro eskaerak" publiko egin dituzte.

Ikama antolakundeak aldarrikatu du Israelek Palestinan egiten ari duen genozidioaren aurrean, "ikasleak ezin direla besoak gurutzatuta gelditu". Horregatik, bihar, irailaren 16an, mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko unibertsitate eta ikastetxe ezberdinetan. 

Bihar, ikasleek hainbat jarduera antolatu dituzte mobilizazioak izango diren leku ezberdinetan eta dei egin diote ikasleriari horietan parte hartzeko. Ahalik eta lagun gehien batzea beharrezko ikusten dute, eta horregatik, sare sozialetan ikastetxe zein unibertsitateetan erabiltzeko "paro eskaerak" publiko egin dituzte, mobilizazio eguna aurrera eramateko zailtasunak izanez gero, bertan baliabide materialak topatzeko. 

Nahiz eta etena eskatzeko epea sei egun izan, adierazi dute "ez ohiko egoeretan ez ohiko erantzunak" beharrezkoak direla. Hala, nabarmendu dute ikasleei kalean borrokan jarraitzea dagokiela, "ezer ez egitea ez delako aukera bat". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun