Uribe Kostako errepideak bizikletaz beteko dituzte domekako Umeen Bizikleta Festan

Ander Zarraga 2025ko ira. 18a, 10:33

Beste behin adin guztietako ehunka txirrindularik parte hartuko dute Umeen Bizikleta Festan.

Irailaren 21ean, domekan, bizikletek eskualdeko errepideak hartuko dituzte Erandio, Leioa eta Berango artean. Daborduko izen-emateak zabalik daude eta egitaraua eta ibilbidea kontsultatu daitezke www.ubfesta.org webgunean.

Umeen Bizikleta Festa duela 17 urte hasi zen ospatzen, bizikleta gustuko duten umeen artean Elkar Kirolak Kluba ezagutzera emateko. Gaur egun, urteek aurrera egin ahala, Berangoko, Leioako, Erandioko eta inguruko herri askotako familia askoren egutegian ezinbesteko hitzordua bihurtu da, egun horretan sortzen den jai-giroaz gozatzeko.

Bizikleta martxa erabat ludikoa eta ez lehiakorra da , bizikleta garraiobide jasangarri gisa ezagutarazteko eta gazteenei errepidean ibiltzen irakasteko, bide-arauak errespetatuz. Hala, 11:00etan, urtero ehunka parte-hartzaile biltzen dira Erandioko Obieta plazan, Leioako Boulevardean hornidura likidoa hartu ondoren, Berangoko Moreaga parkera iristeko. Bizikleta-martxaren osteko oarduerak arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun