Gorliz eta Plentziako gazteek "Matx" egin dute TindEHEr proiektuagaz

Ander Zarraga 2025ko ira. 22a, 13:50

Euskal Herriko gazteen artean euskararen aktibazioa eta lurraldeen arteko loturak indartzea helburu duen TindEHEr proiektuak lehen urrats garrantzitsua egin du. Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek elkarlanean sortutako ekimenak 30 gazte-talde eraldatzaile baino gehiago batu ditu Etxarri-aranatzen.

Aste-akabu honetan, Etxarri-Aranatzen, TindEHEr proiektuko parte hartzaileen lehen topaketa egin eta "Matxak" iragarri dituzte, hau da, taldeak bikoteka lotu dituzte euren arteko harremanak sendotzeko. Irizpide nagusiak soziolinguistikoa eta lurraldetasuna izan dira: Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteak uztartzea eta euskararen inguruko errealitate oso ezberdinetatik datozen taldeak elkartzea.

Horien artean izen diren Plentzia eta Gorlizko Danontzat gaztetxeko kideek Judimendiko GA-Sumendi Espazioagaz egin dute "Matx". Horrek aukera emango die euren artean ezagutza, esperientzia eta ekimen berriak partekatzeko.

Orain, ekimenaren bigarren faseari ekingo diote: urte amaierara arte, "Matxek" euren arteko egitarau bateratuak prestatu eta garatuko dituzte. Euskaratik eta euskaraz harreman berriak eta bizipen partekatuak sortzea izango da ekimen horren helburua, herriz herri eta gaztez gazte, komunitate euskaltzale sendoago bat eraikitzeko bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun