Lotura honen bitartez egin daitekeen inkesta Mankomunitateko kide diren zazpi udalerrietako biztanle guztiei zuzenduta dago eta anonimoa da; urriaren 6ra arte bete ahal izango da online. Ekimenak III. Planaren ebaluazioaren ondoren abiatu den diagnostiko-fasea osatzen du, eta urte amaieran diseinatuko duten plan berrirako oinarria izango da, 2025etik 2028ra bitarteko lan-ildoak zehaztuko dituena.
Mankomunitatetik adierazi dutenez, parte-hartzea funtsezkoa da hainbat ahots eta esperientzia kontuan hartuko direla bermatzeko. "Herritarren ahots eta esperientzia guztiak behar ditugu, guztion artean berdintasunezko etorkizuna eraikitzeko", azpimarratu dute.