Argi Tuburuaren erronka kanpaina martxan jarri du Bizkaiko Medikuen Elkargoak

Nahia Martinez Gondra 2025ko ira. 25a, 13:42

Kanpainaren ardatz nagusia Argi Tuburuaren erronka mahai-jokoa da.

Bizkaiko Medikuen Elkargoak 2025ean abian jarri duen osasun-hezkuntzako kanpaina berriak gazteen pantailen erabilera arduratsua sustatzea du helburu. “Argi Tuburuaren erronka: zaindu zure osasuna zure pantailen erabilera kontrolatuz" izeneko ekimena DBHko ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzenduta dago, eta Bizkaiko ikastetxeetan antzemandako kezka pedagogiko eta familiarrei erantzuten die.

Kanpainaren ardatz nagusia Argi Tuburuaren erronka mahai-jokoa da, antzara-jokoaren antzeko mekanika duen tresna pedagogikoa. 63 laukiren bidez, gazteei informazioa eskaintzen zaie, eztabaidarako gaiak planteatzen dira eta erronka praktikoak proposatzen dira, helburu argi bategaz: nerabeak kontzientziatzea eta ohitura osasungarriagoak sustatzea gailu elektronikoen erabilerari dagokionez.

Jokoaren protagonista, Argi Tuburua, “argitu burua" euskarazko esamoldetik dator, gazteei beren ideiak argitzeko eta pantailen erabilera neurtzeko gonbita eginez. Mahai-jokoaz gain, kanpainak informazio-dokumentu bat eta azalpen-bideo bat eskaintzen ditu,.

Material guztiak eskuragarri daude esteka hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun