Genozidioaren amaiera eta "bakea" aldarrikatzen duten agintari berak dira Europaren berrarmatzea eta NATOren indartzea bultzatzen dutenak. Gerra beldurrez edo gerra beharrez. Berrarmatze estrategia EBren posizio ekonomikoa ahultzen ari den momentu batean ari da ematen: lehengaien krisia, automobilgintzaren gainbehera, muga-zergen auzia, Txinako merkatuaren indartzea... Gerran ikusi du Europak bere suspertze ekonomikorako aukera, hori da ahotan darabilten trantsizioa. Ekonomia kapitalistak gerra behar du.
Europaz ari garenean, hirugarren pertsonan hitz egiten dugu, baina hemengo gobernuek eta enpresek ere negozioa egiteko aukera bikaina ikusi dute. Zenbat euskal enpresa ari dira gerrarekin negozioa egiten? Bere produkzioa eremu horretara bideratzen? Genozidioarekin eta gosetearekin euren irabaziak loditzen? Euskal Herriko industria eta ekonomia industria militarrean sostengatzen bada, guk ere gerra beharko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.