Uribitakora

Bolueko apoaren bertsoak

Nahikari Ayo 2025ko urr. 2a, 10:40

Hemen duzue entzungai Nahikari Ayo ALBEko bertsolariak iraileko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Aita izena
 

Begiak erne, mingaina prestu
igarotzen da eguna,
horixe baida gure patua
apo denok daukaguna.
Isiltasuna, bakardadea
hementxe daiteke suma.
Orduak gora, orduak behera
dena da lasaiatsuna.
Ez dakizue zein gogorra den
niretzat bakartasuna.

Bizitokia Boluen daukat
bertan da nire arroka,
intsektu bilatu aritu ohi naiz
errekan zehar saltoka
ta gaztetxoak hortxe dabiltza
harriak bota ta bota.
Nork urrunago harria bota
hori da duten erronka.
Uribe Kostan hau da apoek
daukaten bizitza mota. 

Kroak ta kroak nire inguruan
apo arrak badu grina.
“Sortu dezagun bion artean
bikote banaezina”.
Honek uste du gure artean
dena dagola egina,
ez dut bizi nahi bikote batek
sortu ohi dezakeen mina,
nire bizitzan ez dut beharrik,
zuentzat “printze urdina”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun